XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1909an, doktore honoris causa titulua eman zioten Freud-i Clark University-n, Massachusetts-en.

Jarraitzaileak zituen, beraz, Bienan, Zurich-en, Berlin-en, Budapest-en, London-en eta New York-en ere bai.

Stanley Hall-ek eskatu zion Clark Unibertsitatean hitzaldi batzuk emateko.

Hitzaldiak ekainerako prestatu nahi zituen Hall-ek.

Freud-ek ezezkoa eman zion, bere irabaziak gutxitu zitzakeelako horrek.

Hall-ek irailera atzeratu zituen hitzaldiak eta Freud-i emango zitzaion dirua gehitu zuen.

Freud-ek onartu egin zuen eta bere ingelesa hobetzen hasi zen.

Jung, Ferenczi eta Freud joan ziren.

Zortzi egun iraun zuen trabesiak.

Elkarren ametsak interpretatzen pasa zituzten egunak.

Bidaian, kamarero bat aurkitu zuen Eguneroko bizitzaren psikopatologia irakurtzen.

Bost hitzaldiek harrera ona izan zuten.

William James entzuleen artean izan zuen.

Elkarrekin ibilaldi bat ere egin zuten.

Egurasten zebiltzala, bere kartera eman zion James-ek Freud-i eta esan zion bihotzeko angina bat edukitzera zihoala.

Handik urtebetera hilko zen William.

Nolanahi ere, James hobeto konpontzen zen Jung-ekin.

Ernst Jones, Torontotik exprofeso etorri zen.

Adler-en lanak goraipatzen zituen Freud-ek 1906an, baina 1910ean serioski enfrentatu zen Adler eta haren aliatuekin, Nûrnberg-eko nazioarteko kongresu psikoanalitikoan.

Kongresu horretatik Freud nahiko pozik irten zen, baina nahiko jende gelditu zen erresuminduta.

Jung aukeratu zuten elkarte psikoanalitiko internazionalaren lehendakari eta 1911n utzi egin zuen Adler-ek Bienako Elkarte Psikoanalitikoaren lehendakaritza.

Lehendakariordeak ere, bere laguntasuna erakutsiz, utzi egin zuen kargua.

Ekainean, baztertu egin zuen Freud-ek Adler eta Elkartea uztera bultzatu zuen. Jung gelditzen zen bere ondoan

Jung-ekiko harremanak ere okertzen hasi ziren.

Bere Inkonzientearen psikologia aintzakotzat ez zuela hartu Freud-ek iruditu zitzaion Jung-i.

Liburu hau idaztea, Freud-ekiko amistatea kostatu zitzaidan, berak ez baitzuen onartu ahal izan.

Baina, gero konturatu zen, liburu hura azken zergatia izan zela, eta ez benetako zergatia.

Jung-ek esan zuen, hasieratik eduki zuela Freud-ekiko nolabaiteko erreserba mentala, haren libidoaren teoriari buruzkoa batez ere.

Jung saiatu zen Freud-en terminoaren adiera zabaltzen, eta bulkada sexuala bakarrik errepresentatu ordez, energia mental osoa bil zezan.

1912an nahiko eztabaida gogorrean ari ziren, inzestoaren tabuari buruz.

Adler-ekiko zauriak oraindik itxi gabe zeudenean, Jung-ekiko eztabaidak agertu ziren.

Orduan, Jones-ek ideia bat eduki zuen: antolamendu psikoanalitikoak behar zuena, lagun leialen antolamendu txiki eta itxia zela, komite klandestino moduko bat, Freud babestuko zuena, konfiantzako goardia pretoriano batek bezala.

Jones-en ideia ongi hartu zuten Ferenczi, Rank eta Freud berak.